Sindicato Labrego Galegokoen bisita

ENHE Bizkaia, baserritarren sindikatuaren bitartez Galiziako Sindicato Labrego Galegoko delegazio baten bisita jaso dugu Kurutziagan. Euskal Herrian eskola-jangelen inguruan dagoen mugimendua asko interesatzen zaienez, Kurutziagako eredua ezagutu nahi izan dute. Ikastolako esperientzia integrala iruditu zaie eta, baserritarrek esandakoaren arabera, beste hainbat ikastetxeetarako erreferentzia bezala balio izan duena.

Delegazioa Galiziako baserritar gazteez osatutakoa izan da. Guztira 16 heldu eta 3 haur izan ditugu ikastolan bisitan.

Estimatua dago bisita. Moitas grazas!

Anboto astekariak bisitari buruz sareratutako albistea hemen.