Apurketak ikastolan

Aurreko aste buruan apurketak izan genituen ikastolan. Ikasturtea arazoekin hasi dugu aurten, eta kurtsoa aurrera joan ahala, arazo hau baretzen joan den arren, asteburuan gertatutakoak min handia eman digu: tren bagoietako hainbat leiho apurtuta agertu dira (lehenago ere konpondu genituen) eta saskibaloi txikiko saski mugikorra jolas lekuan botata eta apurtuta agertu da.
Zoritxarreko ekintza hauekin arduratuta dago ikastola, eta gertaera hauen erantzuleekin beharrezko neurriak hartuko ditu.