Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia legez izendatzen omen da. Baina jaiak berak argi utzi du herrian-herrian nortasun berezi bat hartzen duela. Eta Durangaldean Santa Ageda legez ezagutzen dugun jaia da otsailaren 5ekoa. Baina gutxik ezagutzen du egunaren jatorria. Merezi duelako ezagutza, goazen ikertzera.
Tradizioari jarraiki, bazen Agata izeneko emakume bat Catanian, Sizilian, jaio zena 235. urtean. Heriotzara eraman zuen gertaerak bere istorioa gaurdaino entzutea ekarri du. Quinciano gobernadorea zenak ezkontzeko proposamena egin zion, baina Agatak ez zuen gurari hori. Gobernadoreak, agintari postutik bere nahia bete ezinda, mendeku gisa kartzelatu zuen. Bularrak moztu eta hil arteko torturak sufritu izan zituen Agatak. Bera omentzeko, otsailaren 5a aukeratu zuen katolizismoak.
Baina ospkizunak berak garai paganoetan du jatorria, Agataren inguruko festek zerikusi handia dute inauteriekin, inauste edo kimatze garaiko erritoekin. Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen (Nafarroa), uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.
Ospakizunak indar handia du Euskal Herrian. Historikoki, mutilak ziren kalerik kale herritarrei sosak eskatzeko. Gaur egun, kopla berriztu dira, katolizismoak eraginda zeuden kopla zaharrak berritu ditu jende ugarik. Tartean, Maialen Lujanbio bertsolariak. 2016an, genero-indarkeriari buruzko kopla batzuk sortu zituen, “Beti-bezperako koplak” deituak.