Gaurko egunez (abenduak 27) zendu da Rosa Lexardi Galarraga, Kurutziaga ikastolako irakasle ohia, 65 urte zituela.
1980an hasi zen ikastolan lanean, 25 urte zituela, eta orain gutxi hartu zuen lan-erretiroa. Urte guzti hauetan zehar ingeles irakasle eta ikastolaren proiektuaren defendatzailea izan dugunari agur esatea dagokigu gaur.
Besarkada bana senide eta lagunei.
Arina bekizu lurra, Rosa.