Rio de Orok azken urteetan “Karabana Solidarioa” izeneko elikagai bilketa antolatu izan du. Ailegatu da kanpaina hori martxan jartzeko unea, eta joan den urteetan legez, 24 tona laguntza humanitarioz zamatutako trailera Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da xedea. Zoritxarrez, azken urteotan sahararrek jasotako laguntza nabarmen murriztu da, eta horrek ondorio lazgarriak izan ditu haien bizimoduan.
Aurten inoiz baino gehiago, bakoitzak gure alea jartzea behar dute, jakiak bildu eta proiektua burutu ahal izateko. Horretarako, ikastolako idazkaritzaren aurrean kutxa handi bat utzi dute Rio de Oroko kideek, bakoitzak bere ekarpena bertan utzi dezan. Honakoak dira jaki beharrezkoenak: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, sardinak oliotan, atuna oliotan eta konpresak. Ekarpen ekonomikoak ere egin daitezke, Bizum edo transferentzia bidez.
Animatu eta egin zuen ekarpenak!