Berbaro elkarteak joskintza tailerra antolatuko du urtarrilaren 28an

Olgetan tailerreko hirugarren ekintza bezala joskintza tailerra antolatu du Berbaro elkarteak, Ainhoa Gangoitiaren eskutik. Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 16:30etik 18:00etara bitartean Intxaurrondoko oktogonoan izango da tailerra.

Olgetan tailer guztiak bezala, saio hau ere doakoa izango da.

Eman izena HEMEN klik eginda urtarrilak 22 (astelehena) 17:30ak baino lehen.

Animatu zaitezte!