Martxoaren 30ean, Palestinako Lurraren eguna ospatu zen. Egun horren inguruan Gure haurrak ere badirak ekimen bat proposatu du: olibondo bat landatzea. Eta horretarako elkartu gara Kurutziagan.
Badira gaur, maiatzak 14, 950 egun palestinarren aurkako sarraskia hasi zenetik. Milaka dira erahildako pertsonak, horien artean haurrak dira asko eta asko.
Falta direnak eta borrokan jarraitzen duten guztiak gogoratu ditugu gaur olibondo hau landatuz
Altxatu zapi hori, altxa ezazu!
Gora jaso ezazu, gure harrotasunaren seinale.
Dantza egin dezagun gure lurraren oihartzunarekin,
Munduari erakusteko nortzuk garen.
Zure zapia nire bandera da,
Nire herriaren historia eta oihua.
Gure odola eta lurra bat dira,
Zutik diraugu, ez dugu makurtu nahi.
Palestina nire bihotzean dago,
Zure zapia nire sorbaldan.
Bakearen eta borrokaren ikurra,
Beti izango gara aske!
Horrela dio kantak. Guk ere Palestinako haurrengatik altxatuko dugu zapia eta olibondoa landatu dugu gaur, gertatutakoa inoiz ahaztu ez dezagun.
GURE HAURRAK ERE BADIRA
GORA PALESTINAKO HAURRAK!





















