LH5: Arantzara irteera

Kaixo, familia:

Dakizuen bezala, aurten Arantzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.

  • NOIZ: Ekainaren 3, 4 eta 5ean (asteazken, ostegun eta ostiral).

  • IRTEERA: Asteazkenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.

  • BUELTA: Ostiralean 16:30etarako ikastolan egongo gara.

  • GASTUA: 114 euro + 28,93 euro autobusekoa izango da eta ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.

    ERAMAN BEHARREKOAK:

  • 3 egunerako arropak.

  • Lo-zakua.

  • Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat.

  • Xira (euria egingo balu).

  • Barruko arropa eta pijama.

  • Nezeserra, txankletak eta toaila.

  • Bisera.

  • Mendirako motxila txikia eta kantinplora.

  • Eguzkitako krema.

  • Linterna bat.

 

OHARRAK:

  • EZIN DA: EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZTA LITXARRERIARIK ERAMAN.

  • Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.

  • Ikasleren batek janariren bati alergia baldin badio, dieta bereziren bat behar baldin badu edota medikamenturen bat hartu beharra badauka, jakinarazi irakasleari lehen bait lehen. Medikamentuen kasuan, medikuaren errezeta/ziurtagiria beharrezkoa izango da.

 

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

 

                                                                                               LHko 5. mailako tutoreak