Oroimenaren Txokoa: Rosa Lexardi lankidea gogoan

Joan den ostiralean gure artetik joan zaigun Rosa Lexardi lankidea gogoratu genuen Kurutziagako lankideok. 2020ko abenduan zendu zen Rosa eta, ikasturte bukaerarekin batera, omenaldirik beroena eskaini nahi izan genion berari eta bere familiari.

Urtero, ekaineko egun bat Agur eta oroimen egun izendatzea otu zaigu. Ikasturtea agurtzeaz gainera, aurrera egiten jarraitzeko nor garen gogora ekartzea beharrezkoa ikusten dugulako. Gaur garena atzo izan ziren haiei esker garelako, eta iraganean egindako lanak eta hartutako erabakiek ekarri gaituztelako honaino. Azken batean, etxe hau ez litzatekeelako gaur egun dena aurretik hainbat pertsonek egindako lanagatik ez balitz.

Oroimenaren txokoan, Saio Bijelic-ek egindako eskultura jarri dugu Leire Bilbaok sortutako poemarekin batek hornitua.

Oroimena etxe bat da. Zabalik ditu leihoak eguzki izpientzat.
Oroimena izpi bat da. Berotzen du lurrazala euri tantarentzat.
Oroimena euria da. Ureztatzen, zeharkatzen, asetzen du lurra.
Oroimena lurra da. Eta hemen etxe bat du eguzki begitan.