DBH4ko ikasleen agurra

Joan den asteartean (ekainak 29) izan zen DBH4ko ikasleen eta familien agur-ekitaldia ikastolan. Ikasturte “berezia” egokitu zaigu agurrekoa, ikasbidaia bertan behera geratu da eta azken urte osoan bezala agurra ere maskara jantzita egin behar izan genuen.

Gure aldetik, eskerrik beroenak eman gura dizkiegu bai ikasleei eta baita familiei ere urteotako jarrera eta konpromisoagatik.  Aurrerantzean ere, onena opa dizuegu: bizitza bete-betea izan dezazuela!

Behean irakurgai duzue  Xixili Zugaza-Artaza  (DBH4ko ikasleak) agur-ekitaldian irakurritako testua.

Arratsalde on!

Ez iate danon izenien berba eittie erreza eitten, ni enazelako inor bakoitzak ikastolan bizi izendako danan laburpen bat eitteko. 60 istoriotxo diferente izen diela argi dekotelako. Baina lasai esan ahal dot, hemen zauzien danokin batera istoriotxo honek polittauek diela.

Esaldi nahiko “kursi” honen ostien, beste esaldi mitiko bat botatera noie: “Gure momentu onak eta txarrak eukin doguz” Bai, badakit kantzaute egongo zaiela beti bardine entzutiaz, baina egixe da.

HHn ikastolara ailagau eta bentanatik begitzerakuen negar eitten ginun, baina gero zapaburuek ikustera jueten ginenien, edo hegazkinien Mallorcara oporretan juen biginela sinisterakuen poztu eitten ginen. Jantokiko errege-erregina be bihurtu ginen batzuk, eta tranpak eitten masterra atara ginun. Jaten azkenak ixenda be, gaileta bat emoten dozkuen dana amaitzerakuen eta hori nehikue zan guri irrifarre bat atarateko.

LHn, etxien aitte edo amakin batera matematikako problemak eitterakuen negar eitten ginun, ikastolan beste modu batera erakutsi dozkuela esaten ginun bitartien, baina gero baserri eskola zein zuhatzan oso ondo pasetan ginun.

DBHn ostera, mateaittik negarrez jarraitu dogu, hori ezta aldatu, baina debatik zumaiara, edo ikastolako pasilluetan bertan pilo bat barre ein dogu. Ziklo honetan denporiek hegaz eitten dabela konturetu gara, baina ikasliok erlojuek bentanatik eskapau eitten diela esatie gurau dogu.

Barre eta negar, negar eta barre, pandemia etorri zan. Azkenengo bi ikasturte honek ez die imaginetan ginuzen modukuek ixen. Denbora luze batez etxetik lan eitten ibili gara danok, eta horretarako meet, classroom, eta driveko 100 karpeta artien murgildu ginen, kalien alkar ikusteko egune itxaroten ginun bitartien.

Oin, urtebete beranduau ikastolara bueltaute be, burue galdute eta nora goiezen jakin barik ibili gara, estabilidade emozionala galduz. Ta hori nehikue ez bazan, parkatukostezue gai hau ataratiarren, badakidalako ez dauela grazixaik eitten, baina ikasketa bidaia be galdu dogu, eta ez dau atzera bueltarik.

Eta hemen, drama txiki honen ostien, eskerrak emon gure duaz ikasle danon izenien. Guri laguntzeko ein dozuezan ahaleginengaittik, ipini dozuezen goguengaittik, baina batik bat, gugan sinisteagatik.

Elkarrekin bizitako poztasun, zirrara, eta bestelako emozino danegaitik, positibo pentsetako, eta lasai egoteko esan dozkuzuen momentuengaitik. Baina esandako danan artien esaldi bakarraz geratzen naz, hainbatetan esan dozkuzue: “zuena da etorkizuna”. Eta bai, gurie da etorkizuna, eta istoriotxo barri bat hasi biherko baneuke, gustauko iatan zuek danok horren parte ixetie.

Eskerrik asko