Kaixo, familia:
Olentzero eta Mari Domingi egon dira gaur Kurutziaga Ikastolan! Eguraldiak ez digu askorik lagundu, baina, hala ere, bertatik bertara ikusi ahal izan ditugu eta prestatutako kantak ere eskaini ahal izan dizkiegu.
Hemen dituzue ikusgai hainbat argazki bizitakoaren testigu.
Opor zoriontsuak izan ditzazuela.
Kurutziaga Ikastola
















































































