Atzo egin zen Kurutziaga Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia. Laurogeita sei bazkide bertaratu ziren eta beste hogeita hamarrek botua delegatu zuten, beraz, ehun eta hamasei bazkideren ordezkaritza izan zen batzarrean.
Kooperatiben legeari jarraituz, Ikastolako kontuak onartu edo atzera botatzeko batzarra zen atzokoa. Atal honetan, iazko kontuak, hauen banaketa eta ikasturte honetarako kudeaketa proposamenak bozkatu ziren eta baita onartu ere.
Horretaz gainera, bigarren atal batean, Artezkaritza Batzordetik egindako estatutuen aldaketa proposamenak bozkatu ziren. Bozketa honek sei atal izan zituen, eta atal bakoitza banaka bozkatu zen. Egindako proposamen guztiak onartu ziren bere osotasunean, beherago azaltzen den moduan, eta dagokion botu kopuruarekin.
Edozelan ere, batzarrean bertan agerikoa izan zen parte-hartzeari dagokion kezka. Seirehundik gora familiak osatzen dugu Kurutziaga Ikastola Kooperatiba, eta Batzar Nagusietako asistentzia, kontuan hartzekoa bada ere, gurako genukeena baino eskasagoa da. Artezkaritza Batzarodea jabetzen da parte-hartzearen garrantziaz eta handiagoa izan dadin bide ezberdinak saiatzeko asmoa agertu du.
Aspaldian behi baino gehiagotan agertu den kezka delako, ekainean egin ohi dugun Ez-ohiko Batzar Nagusirako aldibereko itzulpena eskaintzea erabaki da.
KONTUEN BOZKETA EMAITZAK |
BAI | EZ | ZURI |
|
113 |
0 |
2 |
|
114 |
0 |
1 |
|
110 |
1 |
2 |
ESTATUTU ALDAKETA PORPOSAMENAK: ARTIKULUKA edo ATALKA |
BAI | EZ | ZURI |
1. ATALA.- IZENA: Kooperatiba izaera, Legezko ordezkari edo tutoreak izateari aipamena egiten diona. |
113 |
0 |
3 |
5.ATALA.- BAZKIDE IZAN DAITEZKEEN PERTSONAK: Bazkide erabiltzaileak Legezko ordezkari edo tutoreak izateari aipamena egiten diona. |
113 |
0 |
3 |
5. TER. ATALA. Barne-antolamendu funtzionala, langileen araupidea LAN HITZARMENARI aipamena egiten diona |
112 |
0 |
4 |
25. ATALA.- BATZAR OROKORRAREN JARDUERA: Batzar Nagusiaren hirugarren deialdia sartzen duena |
67 |
42 |
7 |
30. ATALA.- Artezkaritza- kontseilua osatzea eta berritzea aldatzen duena |
102 |
6 |
8 |
41. ATALA.- hasierako ekarpena eta sarrerako kuota, 200 €tan ezartzen duena |
111 |
2 |
3 |