Ikastolako kide batek eraso homofoboa jasan du asteburuan Zornotzan. Garaiak aldatzen doazen honetan ere, sinesgaitza da horrelako eta tankerako erasoen berri izatea. Kasu honetan gure kidea denez gertuagotik bizi dugun arren, hainbat pertsona dira zoritxarrez eraso homofobo, matxista, arrazista zein xenofobo jasaten dituztenak.
Besarkada bero bat eman gura diogu gure kideari, eta bere ingurukoei. Ikastolako kideok babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dugu bariku honetan, maiatzak 6, 12:00etan. Ikastolaren aurreko aldean elkartuko gara.
NAHIKOA DA, ERASO HOMOFOBORIK EZ!