HH5: ‘Zomorroak’ gairako materiala

Kaixo, gurasoak:

Oraingo honetan, zomorroei buruz arituko gara lanean eta jolasean. Horretarako, gaiari loturiko edozein baliabide gelara ekartzea eskertuko genizueke (liburu, album, argazki, azterketetarako tresnak…).

Ekarritakoa “txoko zurian” jarriko dugu, umeek ikus dezaten, baina ez dira jolaserako izango. Gaiagaz amaitzerakoan, berriz bueltatuko dizkizuegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.

HH5eko irakasleak