MSPEren (Madres Solteras por Elección) proposamena Familiaren Egunaren inguruan

Hauxe duzue MSPE elkartetik helarazi diguten proposamena:

Kaixo familia:
Maiatzaren 15ean Familiaren Eguna da eta familia aniztasuna ospatzeko proposamen bat luzatzen dizuegu MSPE (Madres Solteras por Elección) elkartearen eskutik. Gonbidapen honen helburua ez da soilik familia eguna ospatzearena edota familia aniztasuna ikustaraztea, baizik eta, egoera honek erakutsi digun moduan, familia eta hauek osatzen duten kideen arteko harremanaren garrantzia aintzat hartzea eta aldarrikatzea.

Hau da aurten aukeratutako leloa:
” Anitza den mundu batean, familia eraikitzeko mila era”.

Proposatzen den ekintza ondorengoa da: lelo honen inguruko marrazki edo artelan bat egitea, egun horretan leihoan edo balkoian eskegitzea eta, azkenik, argazki bat hezkuntza@madressolterasporeleccion.com helbidera bidaltzea. Horretarako, txantiloi bat bidaltzen dizuegu lana errazteko, baina ez da beharrezkoa erabiltzea. Marrazkia edozein tamainakoa izan daiteke eta nahi dezuen materiala erabili dezakezue. Argazkiak 2020ko maiatzaren 31a arte jasoko dira, egun hau barne.

Jasoko diren marrazkien artean familia aniztasunarekin lotutako hiru sari banatuko dira, . Familia aniztasuna irudikatzea, umeek parte hartzea eta originaltasuna baloratuko dira, batez ere.
Bideo bat ere egingo da marrazkien argazki guztiekin. Aitzaki polit bat umeekin sormena dantzan jartzeko eta mundua anitza bezain polita dela gogorarazteko.
Mila esker aldez aurretik eta hartu agur bero bat.

MSPE Hezkuntza Lan Talde / Comisión de Educación MSPE Email: h ezkuntza@madressolterasporeleccion.com
MSPE Elkarte / Asociación MSPE
Email: e uskadi@madressolterasporeleccion.com