Mondragon Unibertsitateko Iker Gutierrez, Gorka Gomez eta Maddi Garmendia ikus-entzunezko ikasleak gurean izan ditugu. Gradu bukaerako lanarekin ari dira buru belarri, ikus-entzunezkoak hezkuntzan txertatzen dituen proiektuarekin. Datorren ikasturtean Lazkaoko San Benito ikastolan praktikan jarriko dute proiektua . Kurutziaga ikastolan Ikus-entzunezko hezkuntzan egiten ari garen lanaren berri izan dute ikasgaiko blogaren bitartez, eta bertatik bertara ezagutu nahi izan dute egiten duguna. Aurrera begirako zubi interesgarriak eraikitzen ari gara.
