LH 1: Mendiolako Galtzadara irteera

LH 1: Mendiolako Galtzadara irteera

Kaixo, familia:

Bihar, ostirala, maiatzarean 11an , Mendiolako Galtzadara joango gara, erromatarren bidea egitera.

Irteera egun osokoa izango da: 9:45etan irten eta 16:30etarako itzuliko gara.

Galtzada ingurua nahiko heze dagoenez, umeei oinetako aproposak janzteaz eta motxilan plastiko zati bat sartzeaz ez ahaztu.

Gogoratu, jateko hamarretakoa etxetik ekarri beharko dutela.  Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknika  jasoko dute  (hala eskatu baldin badute). Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.  Jantokian bazkaltzen ez dutenek, eta piknika jaso nahi izan ez dutenek etxetik eraman beharko dute bazkaria.

Horrez gain, jakin ezazue irteera honen prezioa 3€koa dela, eta ohiko kontutik pasatuko zaizuela.

 

Lehenengo mailako irakasleak