Matrikulazioa: Ateak Zabalik jardunaldiak urtarrilaren 16an

Zapatu honetan, urtarrilak 16, egingo ditugu Kurutziagan Ateak Zabalik jardunaldiak. Jardunaldiok Kurutziaga Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan gura duten familiei zuzenduta daude (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke)

Ateak Zabalik jardunaldietan izena emateko lotura hemen daukazue. Covid19a dela-eta, azalpenak ematea eta bisitak talde txikietan egingo ditugu.

Zapatuan gerturatzerik ez duenak ez dezala kezkarik izan, beste edozein egunetan ere adostu daitezkeelako bisitak. Horretarako bete galdetegia, deitu ikastolara (946200822) edo idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.