1937ko martxoaren 31 zen. Sirena hotsak entzun ziren goizeko lehen orduan. Gutxik usteko zuen egun hura historiara igaroko zen eguna bihurtuko zenik… Ehunka hildako, zaurituak, eta kaltetuak.
Durangon eta Elorrion bonbardaketa bi jasan zituzten herritarrek. Egun lazgarri hura tamalez oroitu beharra dugu, gogoratzeko ez dugula ez hemen ez munduko inongo inguruan gerrarik gura.
Arratsaldean egongo diren ekitaldietara hurbiltzera anaimatzen zaituztegu.
LH6. mailako ikasleek Andra Mari elizan Durangoko ikasleentzat prestatutako ekintzan parte hartu dute. Horrez gain, idatzizko eta ikus-entzunezko lanak sortu dituzte orduko gertakarien berri emateko asmoz. Horretarako, azken asteetako plastikako saioak erabili dituzte.
Bonbardaketa horretan gertatutakoa hobeto ezagutu nahi izanez gero, hona hemen ikusgai aurretik aipatutako lan horiek.