Martxan da Sukaldean Sortzaile lehiaketako izen ematea; prestatu zartagiak!

Ausolanek, Ausolan fundazioak eta Basque Culinary Center – Culinary Clubek abian jarri  dute VI. Sukaldean Sortzaile sukaldaritza lehiaketa. Helburua 12-14 (Lehen Hezkuntzako 6.maila eta DBHko 1.-2.-3. maila) eta 15-17 urte (DBHko 4. maila eta Batxilergoa) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez. Kozinatzen ikasteko eta sukaldaritzara hurbiltzeko aukera ederra da gazteentzat. Parte hartzea erraza da: Talde bat sortu (2-3 lagun), errezeta berri bat sortu, bideoan grabatu eta parte hartu. Saria Basque Culinary Centerreko Gastronomia tailerretan parte hartzea izango da.

Bideoa eskegitzeko eta errezetak bidaltzeko epea 2024eko azaroaren 4an amaituko da.

Xehetasun gehiago:

Hasiera