Maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna: mundua koloreztatzen duten sentimenduak

Datorren eguaztenean, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako eguna izango dugu. Mundura agertzeko modu asko eta anitzak daudela eta bizitzeko era guztiak onartuak eta errespetatuak izan behar direla ulertzen dugu Kurutziaga Ikastolan, eta eguaztenean ozen esango dugu. Hala ere, gure jarduna ez da egun horretan geratuko. Datozen asteetan hainbat ekintza interesgarri izango ditugu:

HHn, Porrotx ispiluan – Kartoizko ipuinak landuko dute.

LHko gelatan hainbat bideo ikusi eta aztertuko ditugu geletan, eta maiatzaren 17an Governors taldearen X & Y abestia dantzatuko dugu denok batera harmailetan:

DBHn berriz, 1. eta 4.mailetara ekainean bi lagun etorriko dira beraien esperientziak kontatzera. Ikasleek bizipen hurbilak ezagutuz, gaiaren inguruan hausnartu dezaten.