LH6: martxoaren 31ko bonbardaketen berri ikasten

Gaur, osteguna, Durangoko bonbardaketa oroitzeko ekitaldien barruan, Kurutziagako LH6ko ikasleak Andramarira joan dira. Basilikako kaperan Jon Ander Ramos historialariaren azalpenak entzun eta “Aztarnak” bideoa ikusi dute. Ostean, elizpean, bonbardaketaren oroigarria osatu dute.