Gaur, osteguna, Durangoko bonbardaketa oroitzeko ekitaldien barruan, Kurutziagako LH6ko ikasleak Andramarira joan dira. Basilikako kaperan Jon Ander Ramos historialariaren azalpenak entzun eta “Aztarnak” bideoa ikusi dute. Ostean, elizpean, bonbardaketaren oroigarria osatu dute.
