Aste honetako asteazkenean, martxoaren 20an, LH6ko ikasleek Martxoaren 31ko bonbardaketaren inguruan antolatu diren ekintzetan parte hartu dute. Hasteko, Kurutzesantu museoan bonbardaketaren inguruko bideo bat ikusi zuten eta horren inguruko azalpen batzuk jaso zituzten. Ondoren, Andra Mariko elizpera joan ziren. Bertan, gerra desberdinak irudikatzen zituzten panelak zeuden: Durango, Ukrainia, Somalia, Palestina eta Sudan. Panel bakoitza ikastetxe desberdin bati esleitu zioten eta bertan gerraren aurkako mezuak itsatsi zituzten. Ikastolako ikasleena Palestinakoa izan zen eta panel horretan jarri zituzten beraien mezuak.