Azken hiru asteetan 6. mailako ikasleak euskal pilota lantzen aritu dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Bertan, esku pilota, pala eta zesta puntako berezitasunak zeintzuk diren ikasi dituzte. Horrez gain, euskal pilotan erabiltzen diren instalazio desberdinak ezagutzeko parada izan dugu; adibidez, Abadiñoko Tornosolo trinketera joateko aukera izan dugu bi egunetan. Hona hemen saioetako argazki batzuk: