Alpino Tabira mendi klubak eski irteera antolatuko du datorren astebururako

Alpino Tabira mendi klubak eski irteera antolatu du Alto Campoo eski estaziora (Kantabria). Irteera martxoaren 11tik 12ra izango da, zapatu-domeka, eta 12-17 urte bitarteko gazteentzat izango da. Izena martxoaren 2an eman ahalko da. Hemen dituzue datu guztiak:

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat.

Plaza kopurua: 16 pertsona. Lehentasuna bazkideek izango dute.

Izen-ematea: Martxoak 2 (19:00-19:30)

Irteera: Olleria kaleko bus geltokitik goizeko 8:00an.

Egonaldia: Refugio tres mares (pentsio erdian).

Eraman beharrekoa

  • Mendiko bi bastoi
  • Lo zakua
  • Aldatzeko arropa
  • Larunbat eta igandeko bazkaria
  • Eguzkitarako betaurrekoak

Prezioa: 110€ bazkideek 160€ ez bazkideak