Pasa den asteazkenean LH6ko ikasleoi Aita Mari itsasontziko kide bat , Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) izeneko GKEaren ekimena zertan datzan azaltzera etorri zitzaigun, eta itsasontzian bertan zegoen beste kide batekin hitzegiteko eta itsasontzia barrutik ikusteko aukera izan genuen.
Mediterraneo erdialdean migratzaileak erreskatatzeko lanetan aritzen da, eta itsasontzian jasotzen dituzten pertsonekin nola jokatzen duten azaldu ziguten.
Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik, eta ea azoka solidarioan jasotako 1523,40€ baliogarri zaizkizuen!