Gaur, martxoak 31 ditu. Gaur, 84 urte betetzen dira Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardatu zutenetik.
Ikastolan, gogora ekarri dugu gertaera hura, herriaren memoria lantzea inportantea deritzogulako, inork ez dezan inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan.
LH 5. mailako ikasleek, Leire Bilbaoren Gerrak ez du izenik ipuin ederraren bitartez, 1937ko martxoaren 31ra begira jarri dira, eta gertaera hartan oinarrituz hainbat adierazpen artistiko egin dituzte: artelan plastiko zein digitalak. Horiek guztiak zuek guztiokin partekatu nahi izan ditugu erakusketa birtual honen bidez.