LH6: 690 kilo janari eta 2157 konpresa Rio de Oro elkartearentzat

LH6kook hiruhileko honetako proiektu moduan, Sahararen aldeko Rio de Oro Durangaldeko elkartearentzat janari bilketa egin dugu. Bilketa hau aste honetan zehar egin dugu (martxoaren 22-26), gela bakoitzean kutxa bat utziz, eta ostegunean kutxa guztiak jasoz. Emaitzak ikaragarriak izan dira: 690 kg. janari eta 2.157 konpresa jaso ditugu.