LH4: Zaporeak elkartearen bisita

Atzo arratsaldean LH 4. mailakook Zaporeak elkarteko Paulen bisita izan genuen. Berarekin Lesbos errefuxiatu gunean errefuxiatuek bizi duten egoera eta Zaporeak elkarteak bertan egiten duen lana ezagutzeko aukera izan genuen.

Bertako egoera ezagutzeaz gain, bertakoak elikatzeko gure laguntza, elikagai bidalketa zein garrantzitsua den ohartu ginen eta bide honetan hainbat ekimen bideratzeko beharraz gogoeta egin genuen.