Aste honetan, Durangoko Bixenta Mogel Udal Bibliotekan izan gara LH2, 4 eta 6ko ikasleak. Liburutegiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera ezinhobea izan da; espazio ezberdinak ezagutu, bertako funtzionamendua zein liburuen mailegutza nola egin ikasi eta liburu artean trasteatzen ibiltzeaz gain, zenbait esperimentu eta eskulan egin ditugu. Begira zelako ondo ibili garen… (argazkiak LH6B gelakoenak dira)