Joan zen eguenean, ekainaren 9an, LH3. mailakoak Urdaibaira joan ginen. Ikasturteko azken gaiaren barruan ekosistemak lantzen gabiltza, eta padurako biodibertsitatea ezagutzeko asmoz, ibilalditxoa egin genuen Busturiatik hasita. Oso gustora aritu ginen bertako landaredia eta animaliak behatzen. Ondoren bazkaldu eta bainua hartu genuen San Antonio hondartzan.