DBH 2: arraun irteera

Kaixo familia,

Ekainaren 17an, Gorputz Hezkuntza arlotik, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:

  • Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
  • Bainu jantzia
  • Toalla
  • Eguzki-krema
  • Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
  • HamaiketakoaBazkaltzeko ordurako, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek, egun berezia denez (jaialdi eguna), ikastolan bazkaltzeko asmoa badute, web orriko galdetegia bete beharko dute (jantokiko gora-beheren galdetegia).

    Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, ikasleek musuko bana eraman beharko dute.

    – Irteera: 8:00 Ikastolan
    – Itzulera: 14:45ean Ikastolara

    Irteera honen kostua 15€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

    Gorputz Hezkuntzako irakasleak