LH3 eta DBH3 (tekno) ELKARMAKER: ideiatik maketara

Urrian aipatu bezala, aurten ELKARMAKER proiektuaren 3. edizioa burutzen ari dira LH3 eta DBH3 TEKNOko ikasleak.

Orduan erakutsi genizuen bezala, beraien ametsetako makinan oinarritutako IDEIA bana aurkeztu zieten LH3ko 3 geletako ikasleek DBH3ko 3 geletako ikasleei.

Urritik hona  DBH3ko ikasleak burubelarri aritu dira Teknologia arloan ideia hauetan oinarritutako MAKETAK diseinatu eta eraikitzen, eta baditugu lehenengo emaitzak.

Azken fasean maketa hauek Arrasateko MUko ingeniaritzako ikasleei aurkeztuko ziren beraiek PROTOTIPOAK egiteko. COVID19a dela eta ez dakigu azken fase hau burutuko den edo ez. Edo egitekotan nola egingo den, baina guk gurea egin dugu.

Hemen dituzue IDEIA bakoitzeko MAKETA baten bideoa:

  1. “TXUTXEBOL”

2. ORRAZGAILUA

3. ESKU GARBIGAILUA “ORIOL”