LH3-DBH3: EKIMAKER proiektuaren bosgarren edizioa martxan

Bosgarren urtez, EKIMAKER (Lehen ELKARMAKER) proiektuari ekin diogu DBH3. mailako teknokologiako ikasleek eta LH3ko ikasleek. Proiektu hau Ikastolen Elkarteagaz elkarlanean burutzen dugu eta hau da egitasmoa:

LH3ko ikasleek beraien ametsetako makina irudikatzen dute eta DBH3koek teknologia arloan ideia horien maketak eraikitzen dituzte. Guztiz lotuta ez badago ere (izan daiteke), ondoren, goi mailako zikloetako ikasle batzuk horren prototipoa egiten dute. Martitzenean ideien pilaketa eta aukeraketa egiteko saioak burutu genituen LH eta DBHkoen artean eta baditugu hiru enkargoak:

HIRUMARRAN, PATATA MAKINA eta MASAJEEN AULKIA

Abendurako agindutako ideien maketak prest izatea espero dugu. Hemen lehen saio horien irudi batzuk: