LH3-DBH3: Ekimaker proiektua

Irailean aipatu genuen moduan EKIMAKER proiektua aurrera eraman dugu hiruhilabete honetan. Orduan esan genuen legez LH3ko ikasleek, DBH3koen laguntzagaz, beraien ametsetako makinak marraztu, aukeraketa egin, eta hiru geletatik enkargu hauek egin zizkiguten:

ARTOMARIO
KURUKODROMOA
LIBURUPOT

DBH3koek, teknologia arloan, erronkari heldu eta 18 maketa eraiki ditugu (6 bakoitzeko). Hemen dituzue 3 adibide:

Ikastolen Elkarteak sustatutako proiektua da hau eta hamar bat ikastolek hartzen dugu parte, orain maketetako batek Ingeniaritzako ikasle batzuk prototipatuta izateko aukera izango du, ea gurea den!