DBH: San Tomas eguna

Eguaztenean San Tomas eguna ospatu genuen DBHkoek.

Aurten ere pandemiak ez digu azoka antolatzen utzi, baina horren ordez Euskara Taldekoek jolasak antolatu zituzten DBHko ikasle guztientzat.

Primeran pasatu zuten; aulkien jolasa, garbantzoarena, mozkorrarena eta galdereitor jolasekin, eta lehia bizia izan da gelen artean.

Azkenean hauek izan dira talde irabazleak:

DBH1B
DBH2B
DBH3B
DBH4B

Bestalde, euskararen egunean EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU lelopean gelak apaintzeko lehiaketa antolatu zuten eta epaimahaikoak gelak ikuskatzera pasatu ziren. Hauek izan dira irabazleak:

DBH1C
DBH2B
DBH3A
DBH4A

Zorionak denei eta eskerrik asko Euskara Taldekoei egin duzuen lan bikainagatik.