LH2: Durangoko Alde Zaharrera bisita

Asteartean, lantzen gabiltzan Erdi-Aroaren gaiarekin lotuta, Durangoko alde zaharretik ibilalditxo bat  egin genuen. Gure herrian ditugun altxorrak deskubritu eta lagun artean arratsalde aparta partekatzeko aukera edarra izan genuen.

Opor egunetan plan bikaina duzue zuen seme-alabak gidari direla, ibilbide hau egin eta guk ikusitakoak zuek bertatik bertara ikusteko. Ez ahaztu Lariz Dorrea, Kurutzesantu museoa eta Etxezarreta Jauregia ere berton ditugula.

ONDO IBILI!