LH1: “Denboraren makinak”

Oraingo honetan LH 1. mailakook Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Pox lagun berriak ezagutu ditugu. Lagun berriekin batera, beraien birraititeren DENBORAREN MAKINA ere ezagutu dugu eta noski, guk ere gure makinak egitea erabaki dugu. LH1. mailako ikasle guztiak nahastuz, hiru talde berri osatu ditugu eta talde bakoitzak bere DENBORAREN MAKINA sortu du; bakarka zein talde txikitan makina diseinatu dugu, taldearen makina zein izango den erabaki dugu, ekarri beharreko materiala zerrendatu eta arduradunak zehaztu ditugu eta, noski, amaitzeko makinak egin eta beraiekin jolastu gara. Zoragarri pasa dugu!!!!

Hemen duzue guzti hori barne biltzen duen bideoa. Gozatu bideoa.

Makinak martxan jarri eta bidai berri bati hasiera emateko ordua da. Nora joango ote gara?!