Barikuan, ekainaren 9an, ikasturte honi bukaera goxo bat emateko autobusa hartu eta Sukarrietako hondartzara joan ginen. Hondarrean jolastu, uretan bainatu eta bazkaldu eta gero txintxaunetan jolasteko aukera paregabea izan genuen! Eguna zoragarri joan zen!