LH 6: azoka solidarioa Angelman Sindromearen alde

LH6ko ikasleek Azoka Solidarioa antolatu dute biharko martxoak 23, ostirala, arratsaldeko 16:30ean. Eguraldiak laguntzen badu Azoka Solidarioa ikastolako patioan izango da eta, bestela, frontoian. Tortila pintxoak, sandwihchak, eskumuturrekoak, objektu kuttunen salmenta… Denatarik izango da salgai eta erosgai.

Solidarioa: Angelman sindromearen alde

Azoka honek 3. hiruhilekoan landu duten disziplina anitzeko ikasgaian dauka jatorria. Oraingo honetan desberdintasunak landu dituzte (sozialak, herrialdeen artekoak, bestelakoak…) eta desberdintasun horietan gure jokabideak besteengan zelan eragiten duen. Ikasleek beraiek erabaki behar zuten Azoka Solidarioan bildutako dirua zein kausari eskaini eta Angelman Sindromearen alde egitea erabaki dute gaia gertutik ezagutzen dutelako.

Denetarik salgai eta erosgai: Euro bat, bi Eki.

Bihar arratsaldean goseak ez da inor geratuko. LH 6ko ikasleek tortila pintxoak eta sandwichak prestatuko dituzte (mixtoak eta txokolatedunak). Horretarako Ekiak (trukerako dirua) eskuratu beharko dira. Euro baten truke bi Eki eskuratuko dituzue. Edozelan ere, informazio hori argi eta garbi izango duzue ikasleak beraiek arduratu baitira bai dirua ekoizteaz eta baita argibideak eta salneurriak iragartzen dituzten kartelak egiteaz.

Eskumuturrekoak eta Objektu kuttunak

Ekien truke eskuratu ahalko diren beste bi gauza ikasleek beraiek diseinatutako eskumuturrekoak eta Objektu kuttunak izango dira. Ikasle bakoitzak Objektu kuttun bat ekarri du etxetik eta salgai jarriko du Objektu kuttun horren kuttuntasunaren zergatia argi azaltzen dituen etiketa eta guzti.

Ez ahaztu, bihar, oporretara ahozapore onez joateko, bide batez, merezi duen kausa baten aldeko laguntza emanez, arratasaldeko 16:30ean, LH 6ko ikasleek antolatutako Azoka Solidarioa Kurutziaga Ikastolan.