Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleek ekoitzitako Ahots Planeta literatur podcast feministak zuzeneko saio berezia egingo du Bilbon kokatutako Euskararen Etxean maiatzaren 27an, 19:30etik aurrera, Sorkuntza poetikotik itzulpengintzara izenburupean.
Ekitaldian Leire Bilbao idazle, poeta eta Kurutziagako gurasoak eta Bego Montorio itzultzaile eta interpreteak parte hartuko dute. Ahots Planeta podcastaren arduradunek gidatuko dute zuzenekoa, Garazi Albizuak eta Idoia Carramiñanak.