Maiatzaren 17an izan zen LGTBIfobiaren aurkako eguna. Horren harira, ikastolako Talde Feministako kideek, DBHko ikasleak, gaiagaz lotutako ginkana bat prestatu zuten LH5eko eta LH6ko ikasleentzako. Gaia lantzeaz gain, DBHko eta LHko ikasleen arteko harremana sustatzea, eta taldeen eta ekintzen dinamizazioan trebatzea ere izan ditu helburu ekimenak.