2022-2023 ikasturtea: urte 1eko bilera deia

Kaixo guraso hori: 

 

Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 23an, osteguna, egingo dugun batzar informatibora. 

 

Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu. 

 

–   Ordua: 17:30etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz

  • Gai ordena:
    • Tutoreen aurkezpena
    • Taldekatzeak
    • Ekarri beharrekoak (dokumentua behean)
    • Iraileko egutegia (dokumentua behean)
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa (dokumentua behean)
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

 

Lekua: 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, astearterako, ekainak 21, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

   GALDETEGIA

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK