Kurutziagako Covid-19 taldea, eta datorren asteko bileren ordutegiak

Aurreko astelehenean Kurutziagako Covid-19 taldea batu zen eta bertan ikastolako hainbat ordezkarik hartu zuten parte:

  • Osasun arloan lan egiten duten Artezkaritzako hiru kide.
  •  Ikastolako langileen hiru ordezkari.
  • Zuzendaritzako bi ordezkari.
  • Osasun arloan lan egiten duen kide bat aholkulari legez.

Taldearen helburuak:

  • Ikastolak abian duen segurtasun protokoloari jarraipena egin eta erabakiak hartzea.
  • Osasun segurtasuna eta higiene hobekuntzak planteatzea.
  • Egunerokotasunean sortzen diren galderei erantzutea.

BILERA TELEMATIKOAK FAMILIEKIN, ETAPAKA

Behin lan hau eginda, familia guztiekin meet bidezko bilera telematikoak egingo dira datorren astean. Horretarako etapa bakoitzeko bilera bina antolatuko ditugu, bata euskaraz, eta bestea, gazteleraz. Bileraren gai-ordena osasun segurtasunari eta higiene eta antolaketaren neurriei buruzkoa izango da.

Iraupena: ordubete.

Esan bezala,  bilera meet bidez izango da osasun neurriengatik ezinezkoa baita ikastolan hainbeste jende batzea. Bileran parte hartzeko beharrezkoa izango da atxikituta doan galdetegia betetzea. Galdetegi horretan zuen seme/alabari dagokion etapan eman beharko duzue izena, eta e-posta bat (bakarra) ipiniko beharko duzue. Bideo-konfentziara sarrera emango dion gonbidapena bertara bidaliko dizuegu ikastolatik.

Bileraren eduki eta egitura berdina izango direnez, etapa ezberdinetan seme-alabak dituzuenentzako, nahikoa da egun baten ematea izena.

BILERA EGUNAK ETA ORDUTEGIA

  • HAUR HEZKUNTZA: Irailak 28, astelehena
    • –  Euskarazko bilera: 17:30tan
    • –  Gaztelerazko bilera 18:30tan
  • LEHEN HEZKUNTZA
  • Irailak 29, asteartea – Euskarazko bilera: 17:30tan- Gaztelerazko bilera 18:30tan
  • DBH
  • Irailak 30, asteazkena
    – Euskarazko bilera: 17:30tan- Gaztelerazko bilera 18:30tan