Kultur Aroko ekitaldiak Kurutziaga ikastolan: zapatuan eta domekan

Durangoko udalak, Uda Kulturaz Blai programari jarraipena emanez, udazkenera begira Kultur Aro izeneko programa jarri du martxan (hemen egitarau osoa). Aurrekoan bezala, oraingo honetan ere, hainbat ekitaldi gure ikastolan izango dira. Asteburu honetan bertan bi izango ditugu:

Irailak 26, zapatua, 17:00etan:

Trakamatraka: Matraka ma non tropo.

Kontzertu familiarra instrumentu birziklatuekin.

 

Irailak 27, domeka, 13:00etan:

Bertso saioa: Andoni Egaña, Onontza Enbeita eta Gorka Pagonabarraga.

Gaijartzailea: Erika Lagoma.