Eusko Jaurlaritzak etengabeko normalizazioa ebaluatu eta egiaztatuko duen Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo arratsaldez. Bertan, Kurutziaga Ikastolak Bikain saria jaso zuen, ebaluazio sailkapenen artean gorena.
Ez da lehen aldia Bikain saria jasotzen duena Kurutziagak. Aurtengo sariak urte luzeetako lana eta 2015ean jasotako Bikain saria berretsi zuen. Saria jasotzeko Urko Rodriguez zuzendari gerenteak eta Idoia Marin HIZPRO taldeko kideak eta Lehen Hezkuntzako etapa arduraduna joan ziren ekitaldira.
Ziurtagiri honek gure esparruan, euskararen erabilera eta kudeaketa normalizatzeko dugun konpromisoa eta ahalegina aitortzen ditu. Lorpen horrek gure hezkuntza-komunitateak gure hizkuntza eta kultura sustatzeko egiten duen etengabeko lana islatzen du, eta harro gaude horregatik aitortuak izateagatik. Berri on hau zuekin partekatu nahi dugu, guztioi dagokigun lorpena baita.
Gure hezkuntza-komunitateko kide bakoitzaren ahalegina eta dedikazioa eskertzen dugu, guztion laguntzarik barik ezin izango litzatekeelako aintzatespen hori jaso. Elkarregaz lanean jarraituko dugu ikastolan euskararen kalitatea mantendu eta hobetzeko, eta nola ez, haur, gazte eta helduen artean gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko.
Kurutziagan, euskarak egiten gaitu! Zorionak guztiori!