Kudeaketa aurreratuaren diploma Kurutziagako kirol sailari

Kirol kudeaketaren ziurtagiria  jaso eta gero, Euskaliten bitartez gure kanpo kontrastea egin ziguten eta baita gainditu ere. Horrela, abenduaren 18an, Gasteizen, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso genuen. Unai Zamalloa, ikastolako kirolen koordinatzailea eta Kirol Batzordeko Urko Urrutikoetxea izan ziren ekitaldian.