Kriskitin dantza taldeak Surrandien 25. urteurrena ospatuko du

Badatoz inauteriak, eta data berezi horiekin batera durangarroi etortzen zaigun lehen irudia Surrandiena da. Durangon maitatua da, herriaren ikurretako bat denez gero. Hainbat urtez, Kriskitin dantza taldeak surrandien historia eta istorioak kontatu ditu, 2022an Jaione Fernandez de Retana kideagaz egin genuen berba horiei buruz. Bada, aurten 25 urte bete ditu ospakizunak, eta egitarau berezia osatu du Kriskitinek. Eguen honetan urteurrenaren aurkezpena egingo dute, eta barikuan hasi eta datorren otsailaren 4ra arte tailerrak egingo dituzte. Hauek dira datak eta tailerrak:

Urtarrilak 26

18:00. Surrandien 25.urteurrena. Musika eta dantzaren aurkezpena. Hitzaldia Durangoko Arte eta Historia Museoan.”Inauteriak, hartza eta mozorroen neguko festak”. Oier Araolaza.

Urtarrilak 27

11:00 eta 13:00. Maskarak egiteko tailerrak, Merkatu plazako lokalean.

11:00-12:30. Dantza tailerra, Merkatu plazako lokalean.

Otsailak 4

11:00 eta 13:00. Maskarak egiteko tailerrak, Merkatu plazako lokalean.

11:00-12:30. Dantza tailerra, Merkatu plazako lokalean.

Animatu zaitezte aurkezpenera eta tailerretara!