AEK-k Korrika Laguntzailea izateko gonbita luzatu du

Aurten Korrika itzuliko da. Euskal Herria herririk herri igarotzen duen euskararen aldeko dinamika martxoaren 31n hasiko da. Baina data heltzen den bitartean, beste era bateko ekarpenak egitera animatzen zaituztegu. Kasu horietako bat da Korrika Laguntzailea.

Zer da korrika laguntzailea eta zer onura ditu?

Korrika laguntzailea egitean 12 €ko laguntza ematen zaio Korrikari. Horren truke, egiten dugun unean, laguntzaile pina eskuratuko dugu.
Ordainketa egiteko bi era dauzkagu: Eskuz zein inprimakian kontu zenbakia jarrita.

Inprimakiko datuak betez gero, KORRIKA-AEKk laguntzaile txartela bidaliko digu etxera, eta txartel horrekin hainbat onura jasoko ditugu:

  • Astero, laguntzaileen artean egingo den zozketan parte hartuko dugu
  • Korrikaren ekimenetan lehentasuna edo deskontua izango dugu
  • AEKren ikastaroetan edo AIZU aldizkariaren harpidetzan deskontuak
  • Aldiro, KORRIKAren berri emango digun buletina jasoko dugu.

Ikastolako idazkaritzan eskuratu ditzakezue inprimakiak.

Animatu ekarpena egitera!